James Abbott McNeill Whistler olio-pinturako eta akuarelako margolari estatubatuarra izan zen, baita grabatzailea ere; batez ere Erresuma Batuan jardun zuen. Pinturan sentimentalismoa eta aipamen moralak baztertu zituen, eta «artea arteagatik» kredoaren aldeko sustatzaile nagusietako bat izan zen.